Landa-turismoa landa ingurunean garatzen den turismoa da, landak eskaintzen dituen jarduera berezi eta anitzetan oinarritu eta helburu dituena, hala nola nekazaritza, kirola eta naturako jarduerak, tradizio kulturalak eta…
Erruralizazioa edo landatartzea populazioa eta jarduera ekonomikoak hirietatik landa-eremura aldatu eta horren bitartez garapen ekonomiko eta sozial iraunkorra sortzea da. Urbanizazioaren aurkako norabideko populazio-mugimendua da, hiri eta gune populatu handietako problematikarekin loturik (baliabideen gehiegizko kontsumoa, gizarte desberdintasunak, ...) sortu den krisi sozial eta ekonomikoa gainditze aldera, maila globalean garatu beharreko trantsizio sozioekologikoa garatzeko helburuarekin. Oraingo hau ez da, ordea, historian erruralizazioa gertatzen den lehen aldia; hain zuzen ere, Erromatar Inperioaren gainbeheraren eta feudalismoarekin garapenarekin batera, hiri huste eta erruralizazio prozesu nabarmena izan zen.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, ruralization; gazteleraz, ruralización.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.