Erronketan oinarritutako ikaskuntza


KategoriakHezkuntza

Erronketan oinarritutako ikaskuntza (ingelesez, Challenge Based Learning) metodologia didaktiko bat da, ikaslegoari erronka deitzen den proiektu zabala garatzen duen, errealitatetik jasotakoa, soluzio anitz onartzen dituena eta lankidetzan garatzen dena, ikaskideekin, irakasleekin eta kanpoko interesatu, eragile eta adituekin batera. Proiektu bidezko ikaskuntzaren aldaera berritzailea dela esan daiteke. Ikaskuntza mota honen abantailak hauek dira: ikaslearen motibazioa indartu, problema errealak ebazten ari delarik bere lana eta ikaskuntza probetxugarriak eta mesedegarriak direla ikusi, gizartean dauden arazoekin ikaslearengan sentsibilizazioa eragin, ingurunearen ezagutza garatu eta komunitatearekiko komunikazio konpetentziak bultzatu egiten dituelako. Metodologia hau 2008 urtean hasi zen garatzen, Apple enpresaren Apple Classrooms of Tomorrow-Today proiektuaren bitartez.

Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, aprendizaje basado en retos.

 

205 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.