Erronka demografikoa biztanleriaren zahartzea eta jaiotza-tasa arazo demografiko larritzat onartu eta horiek dakartzaten gizarte arazoei aurre egiteko gobernuek abian jartzen dituzten erabaki, politika eta programen multzoa. Aipatu arazo demografiko horiek pentsioen eta babes sozialeko beste sistemen iraunkortasuna eta belaunaldi-erreleboa kolokan jarri, landa-eremuko despopulatzea eragin eta aurrerapen ekonomikoaren gainbehera ekartzen dute. Arazo horiek XX. mendearen bukaeratik hasi dira gauzatzen gizarte aurreratuetan, bereziki Europan. Erronka demografikoaren aurrean planteatzen diren nuerriak honako arlo hauetan biltzen dira: familia-kontzilizazioa, dependentziarako laguntzak, gazteen emantzipazioa eta etxebizitza.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, reto demográfico.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
Trantsizio demografikoa (iraultza demografikoa)Trantsizio demografikoa, batzuetan iraultza demografikoak ere deitua, ugalkortasun eta heriotza tasa altuetatik tasa baxuetara igarotzen deneko prozesu edo erregimen demografikoa da. Prozesu horretan desoreka demografikoa gertatzen da: hasieran, heriotza…
Lehertze demografikoaLehertze demografikoa edo leherketa demografikoa populazioa eskualde batean oso azkar hazteari deitzen zaio. Trantsizio demografikoetan zehar gertatzen den fenomenoa, heriotza-tasa gutxitu eta jaiotza-tasak handia izaten jarraitzen dutenean, bien…
Presio demografikoaPresio demografikoa, gizakiari nahiz beste izaki bizidun bati buruz, habitat edo ingurune batean gainpopulazioak ekartzen dituen ondorioen multzoa da, baliabide eskasia, kutsadura eta bestelako arazo ekologiko eta sozioekonomikoak…