Errezesioa, atzerakada ekonomiko, atzeraldi ekonomikoa edo gibelaldi ekonomikoa jarduera ekonomiko orokorrean gertatzen den gainbehera iraunkorra da, Barne Produktu Gordinean, errentan, enpleguan, industria ekoizpenean eta txikizkarien salmentan islatzen dena. Definizio horretan hiru puntu nabarmendu behar dira, errezesioa gertatzen ari dela baieztatu ahal izateko, iraunkorra izan behar da, hilabete batzuk baino haratagokoa, orokorra, ekonomia osoa eraginez, eta sakona, adierazle batzuetan islatzen dena. Hala ere, definizio hori ez da oso operatiboa, eta praktikan Julius Shiskin ekonomialariak The New York Times egunkarian 1974 urtean emandako definizio zehatza (Shiskin erregela deitzen dena) erabiltzen da: errezesioa Barne Produktu Gordina ondoz ondoko bi hiruhilekoetan zehar jaisten denean gertatzen da.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
Krisi (krisialdi) ekonomikoakKrisi ekonomikoak edo krisialdi ekonomikoak herrialde batzuetako ekonomian gertatzen den beherakada ekonomikoa da, epe ertain edo luzerakoa, Barne Produktu Gordinaren, hots, herrialdeko produkzioaren eta errentaren hazkundearen beherakada, goraka doan langabezia…
Desazelerazio ekonomikoa (motelaldia)Ekonomian, desazelerazioa, dezelerazioa edo motelaldia ekonomiaren hazkunde-tasaren moteltzea, gehienetan Barne Produktu Gordinari buruzkoa, eta ziklo ekonomiko berria, atzerakada edo depresioa (jarduera ekonomikoaren murrizketa dakartenak), iragar dezakeena. Beste aldagai batzuei…
Ziklo ekonomikoakZiklo ekonomikoak aldagai ekonomikoak jasotzen dituzten denbora serieetan ( enpresa, sektore edo eskualdeko ekoizpena, salmentak, inbertsioa, kontsumoa, eta abar, urte batzuetan zehar) gertatzen diren aldaketa gutxi gorabehera periodikoak…