Erresumaren Funtsezko Legeak (Leyes Fundamentales del Reino) erregimen frankistaren oinarriak eta funtzionamendua arautzen zuten lege garrantzitsuenak dira, nolabait esateko erregimen frankistaren konstituzioa osatzen zutenak, lege horiek demokratikoki onartu ez baziren ere. Multzo horretan sartu ziren, Lanaren Forua (Fuero del Trabajo), lan arloari buruz, Gorteen Lege Osagarria (Ley Constitutiva de las Cortes), Gorteen funtzionamenduari buruz, Espainiarren Forua (Fuero de los Españoles), espainiar herritarren eskubide eta obligazioei buruz, Erreferedum Nazionalaren Legea (Ley del Referéndum Nacional), erreferendumak noiz eta nola egin arautzen zuena, Estatuaren Buruzagitzaren Ondorengotza Legea (Ley de Sucesión en la Jefatura del Estado), Francori bere ondorengoa izendatzeko ahalmena ematen ziona, Mugimendu Nazionalaren Printzipioen Legea (Ley de Principios del Movimiento Nacional), erregimenaren izaera juridikoa osatzen zuena, Estatuaren Lege Organikoa (Ley Orgánica del Estado), estatu frankistaren eraketari buruz, azkenean Franco hil eta gero, estatu frankista iraunaraztea bilatzen zuena, eta Erreforma Politikorako Legea (Ley para la Reforma Política), frankismoa bukatutzat emateko Gorte demokratiko berriak eratu zituena 1976 urtean, Espainiako trantsizio politikoari bidea zabaltzeko.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
Funtsezko atribuziozko errorea (korrespondentzia isuria)Funtsezko atribuziozko errorea edo korrespondentzia isuria ikerketa psikologikoetan ikertzaileak izaten duen errorea da, neurri handiago batean subjektuaren nortasunari edo disposizioari egotziz (adibidez, azterketa bat suspenditzean, "ez zuen nahikoa ikasi"…
Gardenki: Finantza-legeakFinantza-matematikan, finantza-legeak une ezberdinetako kapitalen arteko baliokidetasuna ezartzen duten formulak dira. Adibidez, finantza-lege baten bitartez, egungo kapital batek hemendik bi urtera zenbat balio beharko lukeen jakingo genuke. Gardenki…
Mugimendu NazionalaFrankismoan zehar, Mugimendu Nazionala edo besterik gabe Mugimendua ("Movimiento Nacional"), frankismoa legitimatu eta sostengatu egin zuten erakunde politiko eta sozialen multzoa izan zen. Jatorrian, 1936ko estatu kolpea sustatu…