Erreserbako armada industriala


KategoriakFilosofia

Erreserbako armada industriala edo erreserbako ejerzito industriala Karl Marx filosofoak kapitalismoak ustez behar duen egiturazko langabezia izendatzeko erabili zuen esamoldea da. Marxen arabera, armada industrial hori beharrezkoa litzateke gainprodukzio garaietan aurrera egiteko eta soldatak baxu mantentzeko, soldatak lan eskaintza eta eskariaren arabera zehazten dela kontuan harturik. Gainera, kapitalistak armada horren pauperizazioan interesaturik leudeke, beharrezkoak direnean soldata eskas baten trukean lan egiteko prest izan daitezen; areago, kapitalistak gainpopulazio demografikoaren aldekoak lirateke, armada horren eskuragarritasuna ziurtatzeko.

Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, ejército industrial de reserva.

177 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.