Erreserba zatikatua


KategoriakEkonomia

Finantzetan, erreserba zatikatua bankuek euren bezeroen dirutik eskuragarri duten zatia da, eskudirutan edo likidezia handiko aktiboetan, bezero haiek euren dirua berehala itzultzeko eskatuko luketeen kasuan erreserba gisa. Erreserba zatikatuaren sistemari esker, bankuek bezeroek duten diruaren parte handiena, erreserba zatikatuaren zatia bera kenduta, mugitu dezakete, inbertsioak eginez, dirua hirugarrenei mailegatuz eta irabaziak eskuratuz, horrela zirkulazioan dagoen diru-eskaintza bidertuz. Erreserba zatikatua bezeroen gordailu guztietatik portzentaje gisa ezartzen da, kutxa-koefizientearen bitartez.

Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, reserva fraccionaria, reserva fraccionada, reserva fraccional.

173 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.