Errentaren aitorpena


KategoriakEkonomia

Errentaren aitorpena edo errenta aitorpena pertsona edo familia batek urte batean irabazitako errentei buruz egin behar duen aurkezpen edo azalpen formala da, errenta horien zerrenda zehatza ematen dituena, kenkariak eta abar justifikatzen duten agiriekin batera, haien gainean Ogasunak ordaindu beharreko Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga kalkula dezan. Kalkulu horri pertsona edo familia unitateari aurreko urtean egin zazikion zerga-atxikipenak kendu behar zaizkio, azkenean ordaindu beharrekoa zenbatekoa den jakiteko. Maiz, zerga atxikipenak handiagoak dira guztira ordaindu beharreko zerga baino eta orduan Ogasunak diferentzia ordaindu dio subjektu pasiboari. Urte bateko errentak hurrengo urteko udaberri aldera aitortu behar dira printzipioz, Ogasunak horretarako jarritako epearen baitan.

Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, declaración de la renta.

208 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.