Errenta-politika


KategoriakEkonomia

Errenta-politika gobernuek aurrera eramaten duten politika ekonomiko mota bat da, familia eta beste agente ekonomikoen errentaren banaketan eskuhartzea helburu duena. Horretarako dituen tresnen artean daude subentzioak, zerga-desgrabazioak eta soldaten erregulazioa (gutxieneko soldataren bitartez, esaterako) besteak beste, finean errentaren birbanaketa egiten dutenak. Errenta-politikaren arriskuetako bat da kolektibo batzuen errentak gehituta gertatzen den kontsumo gehikuntzagatik inflazioa piztea; horregatik, garrantzitsua da errenta-politikak beste politika ekonomikoekin harmonizatzea, saihestu nahi diren efektuen aurka egiteko. Edonola ere, errenta-politika agente sozial eta ekonomikoekin adostea bilatu behar da, bereziki errentak murriztea edo mugatzea bilatzen denean (adibidez, soldatak moderatzea eskatzen denean produktibitatea gehitu, gastu publikoa mugatu edo inflazioa kontrolatzeko), aurkako erreakzioak saihesteko.

Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, política de rentas.

 

 

 

 

 

 

 

205 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.