Errenta aldakorreko aktiboak, errenta aldakorreko tituluak edo besterik gabe errenta aldakorra, aurretik ezagutzen ez diren errendimenduak izango dituzten finantza aktiboak edo finantza tituluak dira. Horren aurkakoak errenta finkoko…

Ogasun Publikoaren arloan, egotzitako errenta edo errenta egotzia efektiboa edo erreala ez den errenta da, baizik eta ondasun baten jabetza edo gozamen-eskubide hutsagatik egozten edo esleitzen dena, ondasun higiezin bat eskuarki, higiezin horrek etorkizunean diru-sarrerak edo gainbalioak sortu dituela edo sortuko dituela uste izateagatik. Errenta egotziak ekitaldi batean jasotako errenta totalera gehitzen dira, errentaren gaineko zerga kalkulatzeko. Espainian, egotzitako errenta ondasun higiezinaren katastro-balioaren gaineko ehuneko gisa kalkulatzen da.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, renta imputada.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.