Ekonomian, errendimendu beherakorrak, zehatzago errendimendu beherakorren legea edo errendimendu marjinal beherakorren legea, ekoizpen faktore baten gehikuntzak, beste faktoreak konstante atxikiz, faktore horren kopuruak gora egin ahala une batetik aurrera gero eta ekoizpen-gehikuntza txikiagoak (produktibitate marjinal txikiagoak) ekartzen dituela baieztatzen duen lege ekonomikoa da. Adibidez, errendimendu beherakorren legearen arabera une batetik aurrera lursail berean aritzen diren nekazari gehigarriek gero eta ekarpen txikiagoa egiten diote ekoizpen totalari.
Epe laburrera aplikatzen da bereziki, egoera horretan ekoizpen faktore aldakorrak (lana, esaterako) aldatu egin daitezkeelako, faktore finkoa (kapitala) konstantea den bitartean.
Errendimendu beherakorren legea eskala-errendimenduen kontzeptuarekin nahastu ohi da. Diferentzia argia da, ordea: errendimendu beherakorren legean faktore bakarra aldatzen da, besteak konstante geratzen diren bitartean; eskala-errendimenduak aztertu behar direnean berriz, faktore guzti guztiak dira aldakorrak.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, ley de rendimientos decrecientes; ingelesez, diminishing returns.
Loturiko artikuluak
Ekoizpen funtzioaEkonomian, ekoizpen-funtzioa ekoizpen faktoreen kopuruak eta ekoizpena lotzen dituen funtzio matematikoa da. Funtsezko tresna da ekoizpen prozesuaren teknologia aztertu, produktibitatea neurtu, prozesuko eraginkortasuna baloratu, eta azkenean enpresak kostuak…
Jainkoaren legeaJainkoaren legea edo lege jainkotiarra ustez Jainkoaren aginduz ezarritako arau eta printzipio urraezinak dira, dogma moduan agertzen direnak eta Jainkoaren borondatea baino bestelako justifikazio teorikorik ez dutenak. Adibidez,…
Errendimendu akademikoaErrendimendu akademikoa ikasle batek bere ebaluaziorako arau gisa ezarri den maila estandar bati buruz lortzen duen konpetentzia- eta ezagutza-maila da. Horretarako, behaketa- eta neurketa-tresna estandarrak baliatzen ditu, ikasle…