Erregresio bitarra


KategoriakEstatistika

Erregresio bitarra aldagai azaldua edo dependentetzat aldagai dikotomiko edo bitarra hartzen duen erregresio mota bat da. Adibidez, erregresio bitarra kreditu bat itzuliko den edo ez (aldagai bitarra) errentaren arabera aurresateko burutzen den erregresio analisia da. Erregresio bitarrean, aldagai dependente bitarrari buruz egiten den aurresana ez da aldagai bitarrean gauzatuko den balioari buruz (0 edo 1), baizik eta 1 balioa gertatzeko probabilitateari buruz. Erregresio bitarra garatzeko gehien erabiltzen diren ereduak probabilitate linealeko eredua, logit eredua eta probit ereduak dira.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, binary regression; gaztelaniaz, regresión binaria.

181 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.