Erregimen demografiko modernoa (demografia-erregimen modernoa) edo erregimen demografiko berria XX. mendeko azken hamarkadetan herrialde aurreratuetan eta XXI. mendearen hasieratik munduko herrialde gehienetara zabaltzen joan den erregimen demografikoa da, bigarren trantsizio demografikoaren ondoren finkatzen dena, heriotza-tasa baxu eta jaiotza-tasa askotan are eta baxuagoekin batera igaroz. Erregimen demografiko moderno honetako jaiotza-tasa txikiak lehenengo seme-alabaren berandutzearekin, dibortzio-tasa altuekin eta ezkongabeak ugaltzearekin dago loturik. Erregimen demografiko moderno horrek biztanleriaren zahartzea eta hazkunde begetatibo nulua dakartza, horrek dakartzan arazo ekonomiko eta sozialekin batera, osasun eta pentsio-sistemak kolokan jarriz. Jaiotza-tasa heriotza-tasaren azpitik dagoenean epe luze batean zehar, biztanleria gutxitzera hel daiteke, negu demografikoa izeneko egoera ekarriz.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, régimen demogrñafico moderno.
Loturiko artikuluak
Heriotza-tasaDemografian, heriotza tasa (*heriotz-tasa), zehatzago heriotza-tasa gordina edo heriotza-tasa orokorra, eremu geografiko batean (herrialde batean, eskualde batean, ...) epe jakin batean (gehienetan, urtebetea) 1.000 biztanle gertatzen den batez besteko…
Erregimen demografikoakErregimen demografikoak edo demografia-erregimenak biztanleriaren egituran eta hazkundean bereizten aldi edo etapa historiko desberdinak dira, gehienbat garaiko ugalkortasunaren eta jaiotza- eta heriotza-tasen eraginez . Ohikoa da bereiztea erregimen…
Erregimen demografiko zaharraErregimen demografiko zaharra munduan XX. mendera arte nagusitu zen biztanleriaren bilakaera izan zen (ikus, erregimen demografikoa), jaiotza tasa eta heriotza tasa altuekin, biztanleriaren hazkunde motela ekarri zuena, gorabehera…