Ekintza positiboa diskriminazioaren aurka eta berdintasunaren alde planteatu, erabaki eta garatu egiten den edozein erabaki, programa edo politika publiko da. Terminoa Estatu Batuetan sortu zen, hasiera batean gutxiengoen…
Erreflexuak edo ekintza erreflexuak estimulu baten ondorioz organismo batek dituen erantzun sinple eta berehalakoak dira, borondateak edo kognizioak eragiten ez dituztenak. Horren adibide bat sua eskuarekin ukitzean iztaen dugun berehalako erreakzioa da, eskua kenduz. Erreflexu edo ekintza erreflexuak ez dira burmuineko neuronek eragindakoak izaten, eta arku erreflexuaren mekanismo fisiologikoaren bitartez gertatzen dira gehienetan, bizkarrezur-muineko neuronen artean gertatzen diren sinapsien bitartez, burmuinera heldu gabe, eta hortik datorkie azkartasuna. Erreflexuen artean, erreflexu miotatikoak, gihar baten luzapenaren ondorioz gertatzen direnak; erreflexu begetatiboak, gihar batekin loturik ez daudenak (izerdia jariatzea, zakilaren erekzioa, ...), erreflexu primitibo edo arkaikoak, jaioberriek izaten dituztenak baino gero desagertzen joaten direnak (zurrupatzeko erreflexua, adibidez), eta azkenik baldintzapeko erreflexua, ikaskuntzaz garatzen direnak.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.