Soziologian, lehen mailako taldea pertsona baten inguruko zirkulu intimoan biltzen den pertsona taldea da, hala nola familia eta lagunak. Lehen mailako talde bateko harremanak konfiantzan eta elkartasunean oinarritzen…

Soziologian eta marketinean, erreferentzia-taldeak edo erreferentziazko taldeak pertsonek euren jarrera eta iritziak eratu, aspirazioak taxutu eta portaerak garatzerakoan identifikatu edo konparatzeko hartzen dituen taldeak dira, haien jarrera, iritzi eta portaera propioekin. Identitate soziala eratzen duten pertenentzia-taldeak ez bezala, erreferentzia-taldeek identitate pertsonala eratzen dute. Adibide garbiena familia da, pertsona baten erreferentzia-talde nagusiena dena. Erreferentzia positiboa izan daiteke, talde horren jarrerak eta portaerak positiboki baloratzen direnean (jende ospetsua, adituak), edo negatiboak, gaitzesten direnean. Beste alde batetik, erreferentzia-taldeak normatiboak (jarrerak eta iritziak moldatzen dituztenean, familia adibidez) edo konparatiboak, eredu moduan erabiltzen direnean (gelako ikaskide bikainen taldea, adibidez).
Ikus, gainera
Beste hizkuntzetan: ingelesez, reference groups; gaztelaniaz, grupos de referencia.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.