Erreferentea (hizkuntzalaritza)


Agian erreferentea adiera soziologikoan bilatzen ari zinen.

Hizkuntzalaritzan, erreferentea hizkuntza-zeinuak erreferentziatzat duen objektu erreal edo irudikapen mental konkretua da. Adibidez, "hartu liburua" pertsonak seinalatzen duenliburu fisiko konkretua da, adierazi liburuaren ideia edo kontzeptu orokorra den bitartean, esanahia alegia. Batzuen arabera, erreferentea ez da hizkuntza-zeinuaren elementua, hitz batzuek objektu errealik ez dutelako erreferentzia gisa (adibdez, zentauroa, errealitatean existitzen ez den izakia delako); beste batzuen arabera berriz, erreferentea materialtasunik gabeko objektua edota fikziozko munduko objektu edo izakia izan daiteke, irudikapen mentala alegia.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, referent, gaztelaniaz, referente.

162 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.