Immanuel Kant (1724-1804) Aro Modernoko filosofo handiena izan zen. Arrazionalismoa eta enpirismoa uztartuz, zer ezagut dezakegun, nola jokatu behar dugun eta bizitzan zer espero behar dugun galderei zorrotz…
Kant-ek errebelazio edo agerkundearen kontzeptua bere jatorriko adieran hartzen du, hau da, ezkutuan zegoena azalera ekartzea da berarentzat errebelazioa (das Bekanntmachung, alemanieraz). Adiera horretatik, Kant-ek Jainkoa gugan nola agertzen den azaltzeko erabiltzen du errebelazioa. Halatan, errebelazioaren bi aldaera erabiltzen ditu: barne errebelazioa, Jainkoa gutako bakoitzaren kontzientziara agertzeko modua da, arrazoi praktikoaren bitartez, aldi berean naturaz gaindiko iluminazio edo argiztapen oro ukatuz, eta kanpo errebelazioa, Jainkoa gizartean, kulturalki, jasotzen dugunean; haren esanetan, kanpo errebelazioa barne errebelazioaren osagarria lizateke, eta beraz barne errebelazioa litzateke funtsezkoena.
Ikus, gainera
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.