Partikularrek eta familiek euren errentekin ondasunak eta zerbitzuak eskuratzeko duten ahalmena, erosteko ahalmena, erosahalmena edo erosketa-ahalmena alegia, euren errentarekin eta prezio mailarekin dago loturik zuzenean: errenta jakin baterako prezioen maila igotzen bada, erosteko ahalmena gutxitu egiten da; prezioak jaisten badira, ahalmen hori igo egiten da. Horregatik da hain garrantzitsua soldata eta pentsioen eguneratzea inflazio tasen arabera (ikus, indexazioa): soldatak inflazioa baino gutxiago igotzen badira, partikularrek eta familiek erosteko ahalmena galdu egiten dute. Soldata nominalak igota ere, inflazioa igoera hori handiagoa bada, soldata errealak gutxitu eta erosteko ahalmena gutxitu egiten da. Iraganean galdutako erosteko ahalmena berreskuratzeko, soldatak eta pentsioak inflazioa baino gehiago gehitu behar dira.
Soldata eta pentsioen erosteko ahalmenaren bilakaera jasotzeko, deflaktatu egin behar dira, termino nominaletatik errealetara bihurtu alegia.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, poder adquisitivo; ingelesez, purchase power.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
Negoziazio-ahalmenaNegoziazio-ahalmena edo negoziazio-gaitasuna negoziatzaile batek aurrean dituen eragileen aurrean bere interesak defendatzeko dituen abantailen multzoa da (ikus, gainera, negoziazioa). Alde batetik, negoziazio-trebetasunak, gaitasun pertsonal gisa, barnehartzen ditu, hala…
DeflaktazioaEkonomian, deflaktazioa soldatak, salmenta agregatuak, kontsumo agregatuak eta antzeko magnitude ekonomikoak kopuru nominalak kopuru errealetara bihurtzeko eragiketa da, aldi desberdinetako kopuruak alderatzeko inflazioaren efektua kontuan hartu gabe. Orokorrean, deflaktazioaren…
ErrebalorizazioaErrebalorizazioa ondasun batek hartzen duen balio gehitze edo irabazia da, bere prezioa garestitzearen ondorioz. Bereziki ondasun higiezin eta beste aktibo ez erreplikagarrien (antigualeko artikuluak, artelanak, ...) testuinguruan erabiltzen…