Abertsioa (latinezko aversio hitzetik, "aldentzea", vertere, "jiratu" hitzetik) edo, zehatzago, zerbaitekiko abertsioa, zerbait horrek eragiten duen atzerakoa, higuina edo intolerantzia da, zerbait hori saihestuz jokatzera eramaten gaituena. Beste…

Zuzenbidean, eroslehentasun-eskubidea edo, besterik gabe, eroslehentasuna pertsona batek bere jabetzakoa den ondasun bat saldu nahi duenean hirugarren pertsona batek salerosketa horri buruz duen eskubidea da, zeinaren arabera ondasunaren jabeak salerosketa horren berri eman behar dion eta hura gauzatu baino lehen ondasun hori salerosketa horretako baldintzen arabera erosteko lehentasun eskubidea duen. Eroslehentasun-eskubidea izaten dute batzuetan maizterrek.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, derecho de tanteo.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.