Gizapedia

Giza · Gizarte · Zientziak

Haurdunaldiaren borondatezko etetea (abortu eskubidea)

Haurdunaldiaren borondatezko etetea edo haurdunaldia borondatez etetea, abortu eskubidea, aborturako eskubidea edo abortatzeko eskubidea ere deitua, terminoa juridiko bat da, haurdun dagoen emakume batek espreski erabakita eta mediku baten zaintzapean haurdunaldiaren eten eta ondorioz umekia deuseztatzeko ekintza da, horretarako prozedura klinikoekin batera, haurra normaltasunez jaiotzea eragotzi edo amaren edo haurraren osasuna bermatze aldera. Hizkera arruntean abortu deitzen zaio. Legedia batzuetan guztiz debekaturik dagoen ekintza da, emakumea eta etetean laguntzen duten pertsonak zigortzen dituena; beste batzuetan, kasu batzuetan baino ez da onartzen, eta beste batzuetan erabat askea da, haurdun emakumearen borondatez, eta erabateko zigorgabetasunarekin. Edonola ere, borondatezko etetea emakumearen badaezpadako onarpenaz eta zaintza eta jagoletza kliniko egokiareki burutu behar da.

193 hitz

Irakurleari

Artikulu bat eskatu

Erabili galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.

Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun.