Pluralizazio erlijiosoa edo erlijio-pluralizazioa gizarteen sekularizazioarekin batera gertatu ohi den fenomenoa da, ordurarte nagusi izan diren erlijioek nagusitasuna galdu eta fededunak "erakartzean" monopolioa galdu eta beste erlijioekin lehiatu behar direnean, eta ondorioz halako erlijio-merkatu bat sortuz. Orokorrean, pluralizazioak erlijio historikoen gainbehera eta mugimendu erlijioso berrien garapena eta zabalkuntza dator. Fenomeno horrek globalizazioak dakarren migrazioek eta hedabide eta sare sozilen ugaltzeak lagunduta dator, "kanpoko" sinesmenak ordurarte itxita zeuden lurralde eta gizarte-sektoreetara zabalduz. Beste alde batetik, pluralizazio erlijiosoak baditu ondorioak fededunarengan ere: fedearen agerpen publikoen murriztearen kausaz, historikoki nabarmenak, ikusgarriak eta masiboak izan direnak, erlijioa pribatizatu eta indibidualizatu egiten da, eta aldi berean aldakorragoa bilakatzen da, maiz modu sinkretiko batean (pick'n mix). Bide batez, erlijioen eta horren ordezkari diren elizen instituzionalizazioa lausotu egiten da eta protagonismo erlijiosoa fededunen artean sortzen den sare moduko komunitateetara aldatzen da.
Loturiko artikuluak
Kristautasuna (kristau erlijioa)Kristautasuna edo kristau erlijioa Jesus Nazaretekoaren mezua, Kristo edo mesias moduan, jarraitzen duen erlijio monoteista abrahamdarra da. Kristau fedeak, bere aniztasunean, Jainkoak gizon egin zela, Jesus Nazaretekoarengan haragiztatua,…
Heresia eta heretikoakErlijio baten baitan, heresiak aginte erlijiosoak onartu ez eta gaitzetsi egiten duen sinesmenak eta doktrinak dira. Hala ere, heresiari jarraitzen diotenek, heretikoek alegia, ordea, erlijio horren jarraitzaile izaten…
Sinkretismoa eta sinkretikoaSinkretismoa sistema edo erakunde kultural batek beste kulturetatik jaso eta haiekin partekatzen dituen sinesmen, balio eta elementu kultural ezberdinen multzoa da. Sinkretismoaz sortutako ideia, sinesmen eta praktika horiek…