Baieztapen bat erlabizitzea baieztapen horrek duen egia absolutuaren balioa mugatu edo kentzea da, aukera edo posibilitateak gehituz, edo besterik gabe behar bezala mugatuz baieztapen hori aplikatu beharreko eremua…
Erlatibismoa egia subjektuaren ikuspuntuaren araberakoa dela baieztatzen duen jarrera filosofikoa da. Erlatibismoaren abiapuntua Protagorasi zor zaio, "gizakia gauza guztien neurria da" adieraztean (ikus, Homo mensura). Erlatibismoa kritikatzeko, argudiatu ohi da zerbait baieztatzean edo iritzi bat ematean beti oinarritzen garela egiazkotzat hartzen den zerbaitetan. Erlatibista garaikide bat Gianni Vattimo (1936- ) da. Vattimo-k egungo zatiketa eta aniztasuna egungo munduaren ezaugarri nagusitzat hartzen ditu; hala postmodernitatearen filosofoa deitu zaio, modernitateko utopiak, egia absolutuak eta aurrerapenak atzean utzi ditugula nabarmendu baititu, egun nagusitzen dena "pentsamendu ahula" dela baieztatuz.
Ikus, gainera
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.