Erlatibismo kulturala kultura guztiak maila eta balio berekoak eta sinesmen eta pentsamolde guztiak, edozein kulturatan, zuzenak eta baliozkoak direla baieztatzen duen ikuspegi antropologikoa da. Beraz, kulturaren arabera definitzen diren morala eta egiatasun eta estetika irizpideak erlatiboak dira (ikus, erlatibismoa, orokorrean) eta beraz, ez-alderagarriak horren arabera. Hartara, erlatibismo kulturala etnozentrismoaren guztiz aurkako ikuspegia litzateke.
Aurreko definizio hori gehienontzat printzipioz zentzuzkoa eta onargarria den arren, praktikan dilema moral handiak planteatzen ditu, hala nola ablazio eta emakumearen genitalen mutilazioa praktikatzen duten kulturei buruzko balorazioa. Dilema horiek gainditzeko, kulturen arteko talka gertatzen denean, elkarrizketa eta elkar ulermena bultzatu beharko lirateke, internalismoa eta partikularismoa alde batera utziz eta unibertsalismorantz joaz, egia/faltsua edo dena/ezer ez logika alde batera utziz eta ikuspegi kritiko eta irekia bultzatuz.
Ikus, gainera
Erreferentziak
Loturiko artikuluak
ErlatibismoaErlatibismoa egia subjektuaren ikuspuntuaren araberakoa dela baieztatzen duen jarrera filosofikoa da. Erlatibismoaren abiapuntua Protagorasi zor zaio, "gizakia gauza guztien neurria da" adieraztean (ikus, Homo mensura). Erlatibismoa kritikatzeko, argudiatu…
Legitimismo kulturalaLegitimismo kulturala erlatibismo kulturalaren kritika egiten duen paradigma antropologiko eta soziologikoa da. Erlatibismo kulturalean, kultura guztiak dira maila berekoak eta, beraz, ezin daiteke zen kultura bat bestea baino…
Erlatibismo moralaErlatibismo morala edo balio etikoen erlatibismoa, ona eta txarra erlatiboak eta subjektiboak izateagatik, haietarako printzipio unibertsalik ez dagoela baieztatzen duen ikuspegi etikoa da (ikus, gainera, eszeptizismo etikoa). Horren…