Ereduak edo modeloak teoriek fenomeno errealei buruz garatutako kontzeptu, elementu eta atalen arteko erlazioak azaldu egiten dituzten irudikapen formalak dira, errealitatea era labur eta argian azaltzeko helburuarekin eratuak, xehetasun guzti-guztiak eman gabe.
Eredu mota hauek bereizten dira:
- eredu ikonikoak edo homeomorfikoak, errealitatearen irudikapen zuzen eta osoak direnak, kopiak nolabait esateko, hala nola mapa bat edo maketa bat;
- eredu sinbolikoak, fenomenoak era abstraktuan soilik irudikatzen dituzte, haien elementu nagusiak eta horien arteko harremanak zehaztuz, era matematikoan; adibidez, penduluaren mugimendua irudikatzen duten ekuazio-sistema;
- eredu analogikoak, eredu ikonikoen eta sinbolikoen erdibidean daude; adibidez, inurritegi baten funtzionamendua hiri bat irudikatzeko erabiltzen denean: inurritegia ez da hiri bat, baina antzekotasunak baditu. Eredu analogikoetan iturburu-objektua (inurritegia) eta helburu-objektua (hiria) bereizten dira. Iturburu- eta helburu-objektuen artean analogia dago (hortik eredu analogoaren izendapena), baina objektu desberdinak dira, antzekoak izan arren (horregatik deitzen zaie baita ere eredu paramorfoak).
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
Hezkuntza ereduakAgian hizkuntza-ereduak Euskadiko hezkuntza-sisteman bilatzen ari zinen. Hezkuntza-eredua ikasle, ikastetxe edo ikastetxe-sare bateko hezkuntza prozesua funtsatu eta bideratu egiten duten balio, oinarri eta ardatz filosofiko, antropologiko eta politikoen…
Ekonomia eredua (eredu ekonomikoa)Ekonomia eredua edo eredu ekonomikoa fenomeno ekonomiko bateko eragile eta aldagai garrantzitsuenen artean dauden erlazioak zehaztu eta aztertzen dituen irudikapen teoriko bat da, fenomeno ekonomiko baten oinarrizko azalpena…
Ekonomia positiboa eta ekonomia normatiboaEkonomia positiboa eta ekonomia normatiboa ekonomiari buruzko adierazpen eta proposizioak egitean, eta orokorrean ikerketa ekonomikoa egitean, bereizten den bi ikuspegi dira. Ekonomia positiboaren ikuspegia ekonomiari buruzko proposizio objektibo,…