Estatistikan, joera zentraleko neurriak, zentro-joerako neurriak edo zentralizazio-neurriak (batzuetan neurri ordez parametro ere esaten da, parametro estatistikoa beste zerbait den arren) datuak zein balioren inguruan biltzen diren adierazten duten estatistikoak dira, datu-multzo osoa balio bakar baten bitartez laburtu eta adierazi egiten dutenak. Adibidez, 18 urteko emakume gazteen pisua 55 kilo ingurukoa dela adierazten dugunean, pisuaren zentroa neurtzen ari gara. Zentralizazioa datu-multzoen ezaugarri funtsezkoena da, sakabanatzearekin batera; hain zuzen, zentro-neurriak sakabanatze-neurriekin batera kalkulatu ohi dira, sakabanatzea zenbat eta handiagoa, orduan eta adierazgarritasun txikiagoa dute erdigunerako neurriek: adibidez, 55 kiloko batez besteko pisua esanguratsuagoa izango da pisuak 50-60 tartean banatzen direnean, 45-65 tartean zehar hedatzen direnean baino.
Joera zentraleko neurriak, kuantilekin batera, banaketa bateko posizio-neurriak dira.
Zentralizazio-neurri batek izan beharko lituzkeen propietateak honako hauek dira:
- modu zehatz eta finkoan definitua izatea, hobe formula aljebraiko baten bitartez;
- bakarra eta finkoa izatea;
- datu guztiak kontuan hartzea kalkuluan;
- kalkulatzen eta interpretatzen erraza izan behar da;
- sendoa izatea, hots, muturreko datuek ez dute emaitzan eragin handirik izan behar;
- lagin ezberdinetarako balio homogeneoak ematea, sakabanatze txikiarekin alegia.
Joera zentraleko estatistikoen zerrenda
Beste hizkuntzetan: ingelesez, central tendency measures.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
Estatistikoak (estadigrafoak)Estatistikan, estatistikoak edo estadigrafoak lagin bateko ezaugarriak jasotzen dituzten neurriak dira, lagineko datuekin kalkulatzen diren formulak nolabait esateko, lagin horiek erauzi diren populazioen ezaugarriei buruz zerbait jakiteko erabiltzen…
Balio tipikoaBalio tipikoa datu edo neurketa multzo baten balio esanguratsua da, nolabait haiek guztiak balio bakar batean laburbiltzen dituena. Balio tipikoak kalkulatzeko ohikoena zentralizazio edo erdigunerako neurriak erabiltzen da,…
SakabanatzeaEstatistikan, sakabanatzea edo sakabanaketa, batzuetan dispertsioa edo aldakortasuna ere deitua, aldagai kuantitatibo batean datuak beraien artean edo erdiguneko balio batetik zenbat aldentzen diren adierazten duen ezaugarria da. Zentralizazioarekin…