Hezkuntzan, tutoretza eta orientabidea ikaslearen ikaskuntza prozesuan lagundu eta bere garapen pertsonal eta profesionala bideratzeko burutzen den ekintza planifikatu eta iraunkorra da, ikasle bakoitzarekin banaka garatzen dena, tutore…

Eragile ekonomikoak edo ekonomia-eragileak bere erabaki, jokabide eta ekintzen bitartez ekonomian eta merkatuetan eragina duten pertsonak eta erakundeak dira. Eragile ekonomikoak dira, bakoitza bere ezaugarri bereziekin, pertsonak eta familiak, enpresak, estatua, nazioarteko erakundeak eta bankuak (enpresa izan arren, modu berezian eragiten dute ekonomian). Eragile ekonomiko horien arteko harremanak etengabekoak dira eta zirkulazio ekonomikoa bideratzen dute: enpresek ondasun eta zerbitzuak ekoizten dituzte, pertsonen lanaren bitartez; pertsona eta familiek ondasunak eta zerbitzuak erosten dizkiete enpresei, prezio baten trukean eta enpresek ordaindutako soldatei esker; enpresek eta partikularrak (pertsona eta familiek) zergak ordaintzen dizkiete estatuari eta honek zerbitzu publikoak eta dirulaguntzak eskaintzen dizkie enpresei nahiz hiritargoari, bankuek finantzazioa ematen diete enpresa eta partikularrei, partikularren aurrezkiei esker.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, economic agents; gaztelaniaz, agentes económicos.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.