Eragile ekonomikoak edo ekonomia-eragileak bere erabaki, jokabide eta ekintzen bitartez ekonomian eta merkatuetan eragina duten pertsonak eta erakundeak dira. Eragile ekonomikoak dira, bakoitza bere ezaugarri bereziekin, pertsonak eta familiak, enpresak, estatua, nazioarteko erakundeak eta bankuak (enpresa izan arren, modu berezian eragiten dute ekonomian). Eragile ekonomiko horien arteko harremanak etengabekoak dira eta zirkulazio ekonomikoa bideratzen dute: enpresek ondasun eta zerbitzuak ekoizten dituzte, pertsonen lanaren bitartez; pertsona eta familiek ondasunak eta zerbitzuak erosten dizkiete enpresei, prezio baten trukean eta enpresek ordaindutako soldatei esker; enpresek eta partikularrak (pertsona eta familiek) zergak ordaintzen dizkiete estatuari eta honek zerbitzu publikoak eta dirulaguntzak eskaintzen dizkie enpresei nahiz hiritargoari, bankuek finantzazioa ematen diete enpresa eta partikularrei, partikularren aurrezkiei esker.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, economic agents; gaztelaniaz, agentes económicos.
Loturiko artikuluak
Ondasun ekonomikoakOndasun ekonomikoak gizakiaren beharrak asetzen dituzten zerak dira, urriak direnak, haiek eskuratzeko ekoizpen-prozesu bat garatu eta ondorioz truke-balioa eta prezioa dituzten zentzuan; ondasun libreak ez bezala. Beste hizkuntzetan: ingelesez,…
Interes ekonomikoakInteres ekonomikoak partikular, enpresa edo erakunde batek jarduera sozial eta ekonomikoan edo erabakitze edo lehia-prozesu batean lortu edo, behin lortuta, bermatu nahi dituen abantaila eta etekin ekonomikoak dira…
Ondasun ekonomikoakOndasun ekonomikoak gizakiaren beharrak asetzen dituzten zerak dira, urriak direnak, haiek eskuratzeko ekoizpen-prozesu bat garatu eta ondorioz truke-balioa eta prezioa dituzten zentzuan; ondasun libreak ez bezala. Beste hizkuntzetan: ingelesez,…