Erabiltzaile aktiboa


Agian hiztun aktiboa eta hiztun pasiboa bilatzen ari zinen.

Hizkuntzaren jakituna ez da beti benetako hiztuna; hizkuntza bat jakiteak ez du bermatzen hizkuntza erabili egiten denik. Soziolinguistikan, hizkuntza baten erabiltzailea aktiboa dela esaten da, hizkuntza bere gizarte harremanetan erabiltzen duenean, izan familian, lagunartekoan, lantokian, eskolan edo edozein eremu publikoan. Erabiltzaile aktiboarena ez da kategoria absolutua, bai/ez erantzun bitarrekoa, mailakatua eta eremuaren araberakoa baizik. Adibidez, etxeko testuinguru batzuetan euskara erabil daiteke, adibidez etxeko lanak elkarrekin egitean, eta erdara serie bat ikustean. Halaber, erabilera-eremuaren arabera ere erabiltzaile aktiboak nahiz pasiboak ditugu: baliteke euskara erabiltzea aktiboki etxean eta erdara erabiltzea lantokian (kasu horretan erabiltzaile pasiboa litzateke).

Hizkuntza bateko hiztunak aktiboak diren beste hizkuntzek lurraldean duten presentziaren araberakoa da. Ildo horretatik, diglosia egoeretan (Euskal Herrian euskararekin, gaztelerarekin eta frantsesarekin gertatzen den bezala) zaila hiztunak erabat aktibo bilakatzea, hizkuntza nagusia lingua franca moduan erabiltzen delako. Hain zuzen ere, XXI. mendeko belaunaldi berrien arazo nagusia da Hego Euskal Herrian; gehienek euskaraz jakin badakite, baina ez dira erabiltzaile aktiboak, erdara nagusitu egiten delako eremu guztietan.

Aipuak

  • "Hizkuntza bat ez da galtzen ez dakitenek ikasten ez dutelako, dakitenek hitz egiten ez dutelako baizik." - Joxean Artze.

Ikus, gainera

  • Erabilera-eremua

 

282 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.