Enumerazioak (metaketak)
Hizkuntzalaritzan, enumerazioa edo metaketa diskurtso-prozedura eda figura erretorikoa da, diskurtso batean kontzeptu edo ideia konplexu bat gisa bereko hizkuntza-elementuak elkarren artean lotuz azaltzen dituena. Adibidez, “guzti guztioi eskatzen dizuet botoa, ikasle, etxeko andre, langile, langabetu eta aiton-amonei”, esaldian, hautesle guztien taldea taldean biltzen diren kolektibo guztien aipamena eginez zehazten da. Figura erretoriko gisa ere erabiltzen da, kontzeptu edo ideia indartzeko hura osatzen duten elementu guztien zerrenda eginez. Batzuetan, enumerazioa ez da elementu desberdinen zerrenda bat, baizik eta kontzeptu edo ideia bera agertzeko sinonimen zerrenda, eta orduan dialage deitzen zaio.
Bi modu daude enumerazioa egiteko: justaposizio edo alborakuntza hutsez, elementua zerrendatuz eta haiek koma edo kakotxez lotuz, eta juntagailuak erabiliz (eta, adibidez).