Aldi baterako enplegua iraupen jakin eta mugatuko lan kontratu baten bidez sortzen den enplegua da. Orokorrean, aldi baterako enplegua sustatzea lan merkatuko malgutasuna dakarrela irizten da; aldi berean…

Enplegua (frantsesezko employer aditzetik, bere aldetik latinezko implicare aditzetik) enplegatzaile (ikus, patronala) edo kontratazaile batek ordaindutako soldata edo ordainsari baten trukean langile batek, soldatapekoak edo enplegatuak alegia, harentzat egiten duen lana da. Beraz, enplegua harreman ekonomiko bat dela esan daiteke, non langileak bere lana saltzen duen, soldata baten trukean. Laburki, enpleguia ordainsarituako lana dela esan daiteke. Aurkakoa egoera desenplegua edo langabezia da, langile batek bilatu arren bere ahalmen edo interesetara egokitzen ez den lanik aurkitzen ez duenean.
Enplegua formala izan daiteke, legezko kontratu baten bitartez ezartzen denean, edo informala, kontraturik gabe eta kontrol administratiborik gabe gertatu langilearen esplotazioa ekar dezakeena (ikus, gainera, gaztelaniaz: empleo formal y empleo informal).
Beste hizkuntzetan: ingelesez, employment; gaztelaniaz, empleo.
Ikus, gainera
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.