Enplegu-tasa edo okupazio-tasa adin tarte edo bestelako kategoria demografiko edo sozial batean, lanean ari diren diren pertsonen portzentajea da. Adibidez, 18-25 bitarteko gazteen arteko enplegu-tasa %40ak, une jakin batean adin tarte horretako gazteen %40ak lanean ari direla adierazten du. Orokorrean, okupazio-tasa handiak langabeziarekin erlazionatzen bada ere, erlazio hori ez da erabatekoa guztiz: adibidez, gazteen okupazio-tasak gazte langabetuak gehi ikasten ari direnak biltzen ditu.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
Enplegu publikoaEnplegu publikoa administrazio publikoek zuzenean sortzen duten enplegua da, zerbitzu publikoak eskaintzeko behar diren langileak kontratatuz. Adiera zabalean, enplegu publikoan diharduten langileak funtzionariak dira, baina adiera hertsiagoan funtzionariak…
Eskolatze-tasaEskolatze-tasa edo eskolarizazio-tasa adin bakoitzeko ikasten ari diren pertsonen proportzioa da. Bi motako eskolatze-tasa bereizten dira: alde batetik, eskolatze-tasa gordinak ikasketa-maila jakin batean ikasten diren pertsonen kopurua zati…
Langabetua eta langabezia-tasa (definizioak)Nazioarteko Lan Erakundearen arabera, langabezian dauden pertsonak edo langabetuak, aldi berean lanik izan ez eta lan egin nahi duten, aktiboki lana bilatzen ari diren eta lanean epe labur…