Enfasia (enfatikoa)


Enfasia edo hanpadura esan edo idazten ari denari indarra eman edo nabarmentzeko hizkuntzazko baliabidea da, ahozkoa (adibidez, hitz bat ingurukoak baino ozenago esaten denean), gramatikala (hitzen ohiko egitura aldatuz, adibidez "Miren da azokara joan dena", joandako pertsona Miren dela nabarmentzeko), erretorikoa (errepikapena baliatuz "estu-estu ibili nintzen mendian gora", edota "zerri hutsa haiz", pertsona baten narraskeria nabarmentzeko, sinekdoke deritzon tropoaren baitan) eta tipografikoa (idatzizko hitzak letra lodiz edo etzanez jarriz edo besterik gabe azpimarratuz). Enfasia eragiteko erabiltzen den baliabideari edo enfasiaren bitartez adierazten den horri, enfatikoa dela esaten zaio.

169 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.