Hizkuntzalaritzan, kontrakzioa edo laburketa ondoz ondoko fonema, silaba edo hitzen laburbiltzea da, horien bitartekoak ezabatuz, hizkeran nahiz idazkeran. Euskaraz oso ohikoak dira, adibidez, hala ere --> halere, ez…
Enfasia edo hanpadura esan edo idazten ari denari indarra eman edo nabarmentzeko hizkuntzazko baliabidea da, ahozkoa (adibidez, hitz bat ingurukoak baino ozenago esaten denean), gramatikala (hitzen ohiko egitura aldatuz, adibidez "Miren da azokara joan dena", joandako pertsona Miren dela nabarmentzeko), erretorikoa (errepikapena baliatuz "estu-estu ibili nintzen mendian gora", edota "zerri hutsa haiz", pertsona baten narraskeria nabarmentzeko, sinekdoke deritzon tropoaren baitan) eta tipografikoa (idatzizko hitzak letra lodiz edo etzanez jarriz edo besterik gabe azpimarratuz). Enfasia eragiteko erabiltzen den baliabideari edo enfasiaren bitartez adierazten den horri, enfatikoa dela esaten zaio.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.