Baliabide naturalak ekoizpenerako eta kontsumorako faktore eta gaiak dira, naturan berez sortzen diren fenomeno fisiko eta kimikoen ondorioz sortzen direnak, epe laburrean (ura euriaren bitartez) nahiz luzean (petrolioa,…
Artikulu hau energiaren kontzeptu ekonomikoari buruzkoa da. Kontzeptu fisikoari buruz jakiteko, ikus Energia (fisika), Bioscio webgunean.
Energia-iturriak edo iturri energetikoak (antzinako grezierazko ἐνέργεια, enérgeia hitzetik, "lana, ekintza") energia eskuratzeko erabiltzen diren prozesu, fenomeno eta baliabide naturalak dira, haiei loturiko jatorriko materialekin batera. Energia-iturri hauek bereizten dira nagusiki: energia fosilak (ikatza, petrolioa, gasa), errekuntzan oinarritutakoa, energia hidroelektrikoa, uraren indarra baliatuz, energia eolikoa, haizearen indarra baliatuz, energia fotovoltaikoa, argia baliatzen duena, eta energia geotermikoa, Lurraren barneko beroa baliatzen duena. Energia iturri horiek sailkatzeko energia berriztagarri eta energia ez berriztagarrien kategoriak erabiltzen dira. Energia berriztagarriak naturatik kopuru mugagabeaz jaso daitezkeenak dira, hala nola eguzkiaren energia edo energia eolikoa, agortzen ez direnak; eta energia ez-berriztagarriak, baliatu ahala agortu egiten direnak dira, horien kopuru mugatua dagoelako (ikus, gainera, baliabideen agortzea), gehienetan material bati loturik, hala nola petrolioa, gasa eta ikatza.
Ikus, gainera
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.