Energia tradizionalak edo energia-iturri tradizionalak gizakiak antzinatik erabili dituen energia-iturriak dira. Orokorrean, honako hauek direla esan daiteke: sua, haizea eta ura. Sua (konbustio-energia), sukaldatu, berotu edo metalurgiarako, izan zen seguru asko gizakiak baliatu zuen lehen energia mota. Ondoren etorri ziren haizea (energia eolikoa), belaz nabigatzeko edo errotak mugiarazteko, eta ura (energia hidraulikoa), hau ere errotak eta laboreak ureztatzeko noriak mugiarazteko.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
Energia ez berriztagarriak (energia berriztaezinak)Energia iturri ez-berriztagarriak edo energia iturri berriztaezinak erabili edo xahutu ahala agortzen doazen energia-iturriak dira. Energia ez-berriztagarriak dira energia fosilak (petrolioa, gasa, ikatza) eta energia nuklearra (elementu erradioaktiboen…
Energia berriztagarriakEnergia berriztagarriak edo, hobeto esanda, energia iturri berriztagarriak, (ia) infinituak eta (ia) mugarik gabekoak izateagatik (haizea eta eguzkiaren argia, esaterako) edo berritzeko ahalmena izateagatik (biomasa, adibidez) agortezinak diren energia-iturri naturalak…
Energia berdeakEnergia berdeak ingurumenean eragin kaltegarririk ez duten energia berriztagarriak dira. Horrela, energia berde guztiak dira berriztagarriak, baina energia berriztagarri guztiak (besteak beste, hidraulikoa, eguzkikoa edo eolikoa) ez dira…