Energia tradizionalak edo energia-iturri tradizionalak gizakiak antzinatik erabili dituen energia-iturriak dira. Orokorrean, honako hauek direla esan daiteke: sua, haizea eta ura. Sua (konbustio-energia), sukaldatu, berotu edo metalurgiarako, izan…
Energia nuklearra atomoen nukleoetan berez edo artifizialki gertatzen diren erreakzioek sorrarazten duten energia da. Energia sortzen duten erreakzio nuklear horiek bi motakoak dira: nukleoaren fisioaz, atomoen nukleoak hautsi egiten direnean; eta nukleoaren fusioaz, nukleoak bateratu egiten direnean. Hedaduraz, energia nuklearrak sortzen duen energia termikoaren eta horren eraldaketaz sortzen diren beste energia moten aprobetxamenduari ere bada energia nuklearra. Esan behar da energia nuklearrak erradioaktibitatea ere sortzen duela, partikula eta uhinen fluxu bat, izaki bizidunentzat oso arriskutsua dena. Energia nuklearra fenomeno fisiko gisa XIX. mendearen amaieratik da ezaguna eta XX. mendeko lehen hamarkadetan ikerketa ugari egin ziren energia horren mekanismoak ulertu eta aprobetxatzeko. Bigarren Mundu Gerran zehar, Alemania naziak eta Estatu Batuek energia nuklearra bonba atomikoak garatzeko proiektuak garatu zituzten. Ameriketako Estatu Batuak izan ziren azkenean bonba atomikoa ekoiztea lortu zutenak eta zoritxarrez baita erabili ere Japoniako Hiroshima eta Nagasaki hirien aurka. Bigarren Mundu Gerraren ondoren, lasterketa nuklear azkarra garatu zen Gerra Hotzaren testuinguruan, mundua gerra nuklear baten atarian jarri zutenak. Azkenean, zorionez, gerra nuklear hori ez zen gertatu, nahiz eta egun oraindik milaka diren munduko potentzia militarren eskuetan dauden bonba atomikoak. Horrekin batera, energia nuklearra elektrizitatea masiboki sortzeko erabili izan da, zentral nuklearren bitartez, eta baita itsasontzi eta itsaspeko militarrak mugitzeko ere. Medikuntzan ere energia nuklearra erabili izan da, gaixotasunak diagnostikatzeko gailuak nahiz gaixotasun jakinen aurkako tratamenduak garatuz. Hala ere, energia nuklearraren erabilerak eta aprobetxamenduak arrisku eta arazo larriak sorrarazten ditu: istripu nuklear larriak gerta daitezke zentral eta beste instalakuntza nuklearrak kontroletik kanpo geratzen direnean, 1986an Txernobilgo zentral nuklearrean kasu, non milaka lagun hil eta eremu zabal bat milaka urtetarako erradioaktibitatearekin kutsaturik geratu zen, gizaki eta beste izaki bizidunen kalterako diren ihes erradioaktiboak gertatzen dira instalakuntza horietan, eta energia nuklearraren ustiapenean sorrarazten diren hondakin erradioaktiboak osasunerako eta ekologiarako arazo larria dira.
Ikus, gainera
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.