Artikulu hau energiaren kontzeptu ekonomikoari buruzkoa da. Kontzeptu fisikoari buruz jakiteko, ikus Energia (fisika), Bioscio webgunean. Energia-iturriak, iturri energetikoak edo besterik gabe energia ere deitua (antzinako grezierazko ἐνέργεια,…

Energia berriztagarriak (ia) infinituak eta (ia) mugarik gabekoak izateagatik (haizea eta eguzkiaren argia, esaterako) edo berritzeko ahalmena izateagatik (biomasa, adibidez) agortezinak diren energia-iturri naturalak dira, stock edo kopuru mugatuko erreserbarik ez dutenak. Hala ere, denboran zehar berriztagarriak eta agortezinak badira ere, une edo epe jakin batean ahalmen mugatua dute, horiek aprobetxatzeko behar diren instalakuntza motak muga fisiko eta ekonomiko jakinak dituelako.
Energia berriztagarriak dira energia eolikoa (haizearen mugimenduak eragiten duena), fotoboltaikoa (eguzkiaren argiak ematen duen), hidroelektrikoa (uraren korronteak sortutakoa), marea-energia, geotermia eta biomasa.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, renewable energy; gaztelaniaz, energía renovable.
Ikus, gainera
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.