Zazpigarren artea zinemari ematen zaion metonimiazko izendapena da, arte tradizionalen zerrendatik haratago lehena. Riccioto Canudo zinema kritikoa (1879-1923) izan zen 1911 urtean esamoldea baliatu zuen lehena, Zazpi Arteen…
Arte endekatua erregimen totalitarioek ideologia nagusiarekin eta hortik sustatutako arte ofizial edo puruarekin edo kanon estetikoekin bat ez datorren artea da, moralaren edo "herriaren" aurkakotzat hartu eta beraz subertsiboa edo perbertsiboa izateagatik jazartzen dena, artelanak hondatuz edota haien egileak jazarriz. Terminoa naziek zabaldu zuten (XIX mendean asmatu bazen ere), Entartete Kunst izenarekin, arte ofizialaren parametroak jarraitzen ez zituzten eta nazien aurkako kritika izpiren bat nabari zitekeen artelanak izendatzeko. Garai hartan, bereziki espresionismoarekin, surrealismoarekin eta kubismoarekin loturiko artelanak jazarri ziren; hain zuzen ere, 1937 urtean naziek erakusketa bat antolatu zuten, Entartete Kunst izen berarekin, museo eta beste erakundeetatik konfiskatutako artelanak erakutsiz eta enkantean salduz.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, degenerate art ; gaztelaniaz, arte degenerado.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.