Enborreko irakasgaiak edo irakasgai tronkalak (enborrekotasuna edo tronkalitatea)


KategoriakHezkuntza

Espainiako hezkuntza-sisteman, enborreko irakasgaiak edo irakasgai tronkalak, enborrekotasuna edo tronkalitatea ere deitua, hezkuntza maila edo titulazio bakoitzean irakatsi eta ikasi beharreko irakasgaiak dira, hezkuntza-eremu edo administrazio guztietan (erkidego autonomo guztietan, alegia), eduki eta ebaluaketa jakinekin eta ordu edo kreditu kopuru minimoekin. Batxilergoan, esaterako, irakasgai tronkalak estatu osoan batxilergoko ikasleek ikasten dituztenak dira, eta haien artean enborreko irakasgai orokorrak (modalitate guztietan ikasi beharrekoak) nahiz modalitateko enborreko irakasgaiak (modalitate bakoitzean, izan batxilergo zientifikoa izan humanitate eta gizarte zientzietakoa, derrigor ikasi beharrekoak). Enborreko irakasgaiak derrigorrezkoak dira berez, derrigor hitza batxilergoko arauditik ezabatutrik badago. Enborreko irakasgai horiekin batera, irakasgai espezifikoak eta konfigurazio askeko irakasgaiak ezartzen dira, zeinetan tokiko hezkuntza-administrazioek eskumen zabalagoak dituzten horiek eskaini eta horien eduki eta ordu kopuruak finkatzeko.

Enborrekotasun edo tronkalitatearen funtsa hezkuntzaren deszentralizazioa koordinatzea da, ikasle guztiek prestakuntza homogeneo izan dezaten, eta finean bestelako onurak ere badituena, ikasleen mugikortasuna kasu, tronkalitateari esker konbalidazioak edo baliokidetzak erraz bideratzen direlako.

242 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.