Agian enajenazioa alienazio terminoaren sinonimo moduan bilatzen ari zinen.
Pertsona batek enajenazio mentala pairatzen duela esaten da, iraunkorra edo behin behinekoa, gaixotasun mental bat pairatzen duenean, bereziki horregatik bere buruaren jabe ez denean. Hala ere, ez da psikologian erabili ohi den terminoa. Zuzenbidean berriz, maiz erabiltzen da, enajenazio mentala pertsona batek burutu dituen ekintzen aringarritzat hartu ohi baita, betiere psikologo baten irizpidean oinarrituz.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, insanity; gaztelaniaz, enajenación mental.
Loturiko artikuluak
Psikologia humanistaPsikologia humanista (ingelesez, humanistic psychology) 1960ko hamarkadatik garatutuako eskola psikologiko bat da, konduktismotik eta teoria psikodinamikoetatik egindako planteamenduetatik at, teoria horiek ez bezala pertsona bere osotasunetik eta bakartasunetik aztertzen…
Enajenazioa (zuzenbidea)Agian bilatzen ari zinen enajenazio mentala, psikologian eta zuzenbidean ere erabiltzen den kontzeptua. Enajenazioa gauza bat edo horren gaineko eskubide erreal bat beste pertsona bati besterendu edo transmititzea…
Osasun mentalaOsasun mentala pertsona baten ongizatezko egoera da, arlo kognitiboan (pentsatu eta erabaki egokiak hartzeko gai den), emozionalean (ingurunearekin modu egoki eta normalean erreakzionatzen duen) nahiz konduktualean (bere portaera,…