Emakida (kontzesioa)


KategoriakZuzenbidea

Emakida edo kontzesioa administrazio publiko batek bere ondasun bat edo berak eskaintzen duen zerbitzu bat hura erabili eta ustiatzeko ematen duen baimena da, gehienetan aldi baterako eta ordainsari baten trukean. Emakida zuzenean edo lehiaketa publiko baten bitartez esleitu daiteke. Administrazioarentzat ondasunen erabilera eta zerbitzuak ematea efizientzia handiagoz egiteko aukera izaten da, diru iturria izateaz gainera. Emakida enpresa pribatuen eskutik ere izan daiteke, hala nola frankizia eta agentzien bitartez. Emakida jasotzen duen eragileari emakidadun edo kontzesionario deitzen zaio.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, franchise; gaztelaniaz, concesión.

180 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.