Elsa Scheelen, Txillardegi: laburpena


KategoriakLiburuak

Elsa Scheelen (batzuetan, oker, Elsa Schelen ere idatzia) Txillardegik (1929-2012) 1969an plazaraturiko eleberria da.

Laburpena

I kapitulua

1965eko urria da. Elsa de Potter-ek 28 urteko neska gaztea da, duela 7 urte ezkondu zena Luc-ekin. Moliére kaleko bere etxean irratia aditzen arti da, eguraldia eta Vietnamgo gerra odoltsua. Kanpoan euri fina ari du. Luc berandutzen ari da. Luc-entzat prakak prestatzen ditu biharamunerako eta han gutun bat aurkitzen du. Suzanne izeneko neska batentzat da. Irakurtzen du: Luc-ek bere maitasuna adierazten dio neskari, Elsarekin gauzak ondo ez doazela aitortuz, Suzannerenganako irrikazko hitzak irakurtzen ditu. Igogailuaren soinua aditzen du. Luc dator. Hamabi t'erdiak dira, oso berandu. Luc-ek maitasun-keinu bat egiten dio. Elsak atzera egiten du, nazkaturik. Gogorik ez duela dio senarrari. Senarrak afaldu ondoren, ohean dira biak. Elsak senarraren zurrungak eta  beroa sumatzen ditu, eta nazka sentitzen du. Oheko ertzera mugitzen da. Suzanne ezezaguna du buruan, gorrotoa, bekaizkeria baino mirespena ere sentitzen ditu harengana. Orduak pasatzen dira eta ezin du lorik hartu. Ezkontzako garaia gogoratzen du, nola Brujasera joan ziren ezkon bidaian eta oso zoriontsu izan ziren, zein erormantikoa izan zen dena. Zein urrun dagoen zoriona! Beti urrun dago zoriona! Lau t'erdiak, jaiki egiten da ura edatera. Kaleko argiei begira geratzen da, bere aurpegia ikutu eta arrotz sentitzen da.

II kapitulua

303 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.