Leturiaren egunkari ezkutua Jose Luis Alvarez Enparantzak, Txillardegik, 1957 urtean plazaratu zuen eleberria. Euskal literaturako lehen eleberri modernotzat hartzen da, eta garai hartan pil-pilean zegoen existentzialismoaren ikuspuntutik idatzita dago.
Joseba Leturia gaztea da eleberriaren protagonista, berak idatziriko egunkaria osatzen du, lehen pertsonan kontatua, egunkaria jaso duen idazlearen eskutik.
LABURPENA (hirugarren pertsonan kontatuta, liburuan lehen pertsonan kontatzen den arren)
LEHEN PARTEA: UDALEHEN
I kapitulu: Zerubiden, bakarrik
Altzurainen bizi da Leturia. Egun batean, bakardade bila joan da Zerubide parkera. Kalean ere, jende artean, bakarrik sentitzen da, baina parkean berak aukeraturiko bakardadea sentitzen du. Parkearen edertasunarekin liluraturik dago, iturriari begira, eta udaberriko giro goxoarekin gozatzen. Bakarrik dago, beraz, bere burua garbitzeko, bere burua aurkitu alegia. Eta hain zuzen, horregatik hasi berri du egunkaria, kontziente den arren bere kezkak jendearentzat txorakeriak baino ez direla. Esaterako, liluraturik dago parkeko landetxearekin, bizgabea izanik, ez baitu inongo kezkarik. Baina edertasuna eta mirespena sentitu arren, ez da zoriontsu, zoriona bilatzen duen arren, hura zern den oso ondo ez dakien arren. Aurrerantzean ere parkera etortzeko asmoa du, ordea, landareak, loreak eta zuhaitzak lagun, talaitik itsasoaren zabala mirestera, eta hausnartzera.
II. kapitulua: Zerubiden, ezkonberriak eta neska gaztea
Zerubidera etorri da berriz Leturia, gaur liburu bat harturik, Baino hango giro goxoa lagun, liburua utzi eta naturak eragiten dion lilura gozatzen du. Halako batean, musika eta dantza soinua aditzen ditu. Ezkontza bat da. Ezkonberriekin pentsatzeari ekiten dion. Berak ez bezala, haiek aukeratu dute bidea, ustez zoionaren bidea. Baina bere buruari galdetzen dio euren ametsa beterik, ezer geratzen ote zaien bizitza, aukeramena eta askatasuna galdu baitituzte. Leturia, berriz, aukeratzeko beldurraz, ez aurrera ez atzera dago, galdurik bizitzan.
Txakur bat inguratu zaio bat batean. Haren jabeak, neska gazte batek, barkamena eskatu dio. Zer pentsatu ote du Leturiaz, mutil bat bakarrik parke batean, idazten.
III kapitulua: Zerubiden, zoriona eta samina; neskatxa, berriz
Zerubiden euria ari du gaur. Inor ez dabil inguruetan. Eta hala ere, inoiz baino ederrago dago parkea. Zoriona sentitzen du, baina berehala oinazearen ziztadak ere sentitzen ditu Leturiak. Hala ere, zorionekoak edertasuna miresten dakitenak!, pentsatzen du. Eta halako batean, lehengo eguneko txakurra, eta haren ondoan neskatxa. Agurtu egin behar ote du. Neskak lotsatu begiratu dio. Neska ederra iruditzen zaio, eta bere kezka existentzial berdinak izango ote dituen pentsatzen du. Joan egin da azkenean, eta ni ere, itsaso aldera.
IV kapitulua: Miren du izena neskak, maitemindu egiten da
Zerubidera joan da berriz, neskarekin berriz ere topo egin nahian. Baina ez da etorri. Etxerako bidean, Xabin lagunarekin topo egin eta halako batean neska ikusten du gerturatzen. Xabini neska ezagutzen ote duen galdetu eta baietz esan dit. Eta azkenean, Xabini esker, neska ezagutzeko aukera izan du. Miren du izena eta 17 urte ditu. Hirurak elkarrekin ibili dira haren etxe aldera. Xabinek lehenago alde egin du, baina Joxeba ez da konturatu ere egin, Mirenekin liluraturik zegoelako zeharo. Eta guztiz maitemindu da. Agurtzeko unea iritsi denean, Joxebak galdetu dio elkar noiz ikusiko duten berriz, baina neskak ez dio erantzun garbirik eman. Miren baino ez du buruan Josebak. Ez daki zer egin neska berataz ohartzeko zer egin behar duen. Eta lo egin nahiko luke, amets egin eta ametsetan bere begitarte ederra garbi ikusteko.
V kapitulua: Miren beste mutil batekin ikusita, Leturia egonezinean
Biharamunean bere ohiko bidetik aldendu eta Miren bizi den kalera abiatu da, eta halako batean, ikuspen latza izan du. Miren beste mutil batekin zegoen. Bere senargaia ote? Egonezin ikaragarria sentitzen du.
VI kapitulua
Miren ikusten ez duela 9 egun pasa dira. Triste dago guztiz Leturia eta gutun bat idatzi du harentzat. Beti soinean darama, inoiz neska ikusiko balu, hari emateko. Eta gaur hala gertatu da. Neska ikusi du eta guztiz urduri haren etxeko atarira lagundu du. Baina neskak ez dio gutuna hartu nahi izan.
VII kapitulua
Bart lo gutxi egin du Leturiak, bezperako gertakizunekin asaldatua. Berak badaki ez duela damurik sentitu behar, eta egiaren arabera jokatu duela, Miren maitatuz eta harentzat gutuna idatziz. Zakarki eman ote zion gutuna? Bere buruan, aitzakiak eta sasi-konponketak pilatzen dira. Urduri dago guztiz.
Hitzak: adimentu
VIII kapitulua
Miren Izeta herrira joan da. Leturiak hautsirik du bihotza.
IX kapitulua
Izeta herria bilatzen du Leturiak Gipuzkoako mapa batean. Ezin du kendu burutik izena: Izeta, Izeta, ... Eztitasuna sentitzen dut izena esanez.
X kapitulua
Gaur ez da ahazteko eguna Leturiarentzat. Itsazpi aldetik zebilela, Miren ikusi du. Agurtu egin dut Ederra zegoen oso. Bere etxeko atarira lagundu dio. Arratsaldean Zerubidera joan da. Orduak eman ditu han, baina ez da agertu. Tristetu da. Etxera joan da eta iluntzean Joanes eta Peru lagunekin klub batera joan da. Eta hnam, Miren ikusi du dantzan, beste batekin. Lotsatuta zegoen, jeloskor guztiz. Mirenek ere ikusi egin du bera. Sekulako ziztada sentitu du bihotzean Leturiak. Miren eta bere laguna edo berehala joan dira, moto batean. Ez ikusiarena egin du, nahiz eta Mirenek bere agurra bilatu duen.Azkenean, agur labur bat egin dio Leturiak. Gauean ohean bueltaka izan da mutila. Maitea, maitea, ... darabil bere buruan etengabe. Lo egin du azkenean. Giro zoragarria goizean, baina beretzat ez da inolaz ere zoragarria.
XI kapitulua
Ezin da horrela bizi. Azkenean gutuna idazten dio neskari. Esaten dio klubean ikusitakoa jasanezina izan zela beretzat. Maite duela aitortzen dio, baina hobe sekula ezagutu izan ez balu. Gutun horrekin, Leturiak ja ez du espero Mirenen maitasuna, bere errukia baizik. Gutuna postontzira botatzera doa. Gero gerokoak.
XII kapitulua
Bere etxeko leihotik begira dago Leturia. Baino Miren du gogoan. Udako arratsalde ederra dago, bizitasuna dago alde guztietatik, musika aditzen da, jendearen joan etorria. Baina Leturiak hutsik ikusten du bere bizitza. Mirenen azken begirada baino ezin du gogoratu.
XIII kapitulua
Uda pasa da. Irailean gaude. Denbora asko gutuna idatzi zuenetik, eta Leturiak berak ere ez daki zer egin duen denbora guzti horretan. Hutsalkeriak: lagunekin atera, bakarrik egon (hau maizago), lanak egin, irakurri. Egun batean liburua hartuta, kalera atera eta ustekabean ikusi du Miren. Leturiak xalo agurtzen du neska, baina berehala gogoratzen da bidalitako gutunaz. Hau lotsa! Baino neskak ez du horretaz ezer esan. Itsazpira joan dira hizketan. Udaldiari buruz, Izetari buruz. Eguraldi ederra zegoen Itsazpiko hondartzan, baina jende gutxi. Gero, Altzuraingo zentro aldera joan dira. Euri-zaparrada bota du. Aterpean babestu dira, eta hunkitu egin da Miren haren ondoan. Atertu du azkenik, eta Leturiak etxera lagundu du neska, baina ez dio beste mutil horretaz ezer esan. Nahiago du une goxo horretaz disfrutatu, egia latza jakin baino. Garai bateko bihotzeko emozio horiek berpiztu zaizkio. Baina zerbait aldatu dela pentsatzen du aldi berean.
XIV kapitulua
Eguraldi kaxkarra egin arren, kalera jaitsi da Leturia eta Mirenekin topatu . Denbora zutela eta, ibilaldi luzea egin dute. Halako batean, film bat ikustera gonbidatzera ausartu da Leturia. Eta baietz esan du! Etxera joan eta ez du jan, hain zegoen urduri. Itsasoa ikustera joan da gero eta seitarako Mirenen bila joan da. Zinean, bost axola filma, bere ondoan zegoen Mirenekin pentsatzen egon da denbora guztian. Beregandik hain gertu izateak hunkitu egin du. Berak ere begiratu egin dio, baina ez du ezer esan. Kanpora atera, bueltatxo bat eman eta berri latza eman dio Mirenek: kanpora doa sei egunetarako. Hura bihotz sastada. Baina hala ere, gaur zoriontsu izan da Joseba. Bera ez da ezer Miren gabe.
XV. kapitulua
Baserrien auzo batera joan da Leturia paseo bat ematera. Inguru horretan kontsolatu egiten da. Maite, Mirenen laguna, ikusi du eta bere partetik goraintziak emateko esan dio. Bere hitzak jasoko dituela pentsatze hutsak hunkitu egiten du. Belar-izpi lehor bat dakusa Leturiak, haizeak dantzan; bere bihotza ere halaxe dabil.
XVI. kapitulua
Keparekin poteatzera atera da Joseba. Mirenengan zer ikusten duen galdetzen dio. Zer ikusi, ..., ezer ez, ez da ezer fisikoa. Sentitu egiten du Josebak. Arimako zerbait da. Garbi dago Kepak ez duela ezer ulertzen. Maitasuna beste zerbait da Leturiarentzat. Harrigarria da nola gauza bera bi modu desberdinetara ulertzen den, batzuk begiz soilik eta beste batzuk ganoraz. Alferrik da horrelakoetan eztabaidan hastea, maitasun kontuak ez dira matematikak bezalakoak. Izan ere, arrazoia subjektiboa baita gai honetan, beste askotan bezalaxe. Horrexegatik isildu da Keparen ateraldiaren ondoren, alperrik baita eztabaidan hastea horrelakoekin. Miren maite du Josebak, eta kitto, berak ere ezbaitaki zergatik maite duen. Maitasunak ez du sendabiderik.
XVII. kapitulua
Pentsatu du Josebak Mireni opari bat egitea. Bere hausnarketa: zergatik jokatu behar duen berak maitasunez opariak ematen ditizten haiek bezala. Garbi ikusten du bere maitasuna ez dela besteena bezalakoa, ez dela gorputz-irrika, beste zerbait baizik. Berdin litzateke "maite zaitut" esango balio, ez al da gehienek darabilten esamolde higatua? Azkenean, dendaz denda ibilita, kostata baino, oparia erosi eta bidali egin dio postaz. Pozik geratzen da.
XVIII. kapitulua
Egun bat baino ez da falta Miren itzultzeko. Txoratzen da Joseba. Zeruko hodeietan bere burua Mirenekin maiteminduta ikusten du, mundutik aparte, bera bezala. Zerubidetik pasa da. Pintto Mirenen txakurrarekin gogratzen da. Miren ezagutu zueneko banku berean eseri da. Azken finean, Miren txiripaz ezagutu zuela pentsatzen du. Eta pentsamendu horrek tristatu egiten du. Ingurura begiratu eta egun hartan bezala dago dena, dena Mirenen zain egongo balitz bezala, eta horrek poza ematen dio.
XIX. kapitulua
Egun gogangarria Josebarentzat. Miren etorri da. Elkar ikustean, "txoratuta zaude" esan dio, opariagatik. Hala ere, eskutan zeraman oparia: eraztun bat. Seinale ona. Zerubidera joan dira elkarrekin eta Josebak eskua hartu dio. Isilik geratu da Miren eta begietara begiratu dio. Eta berehala, musua. Bizitza osoan arrastoa utziko dion musua, pentsatu du Josebak. Mirenek maite duela esan dio. Zorionez gainezka, asaldaturik dago Joseba. Beste guztiek utz dezatela bakean, bere buruarekin nahikoa du. Bera eta Miren, munduko beste guztia soberan dago.
XX. kapitulua
Biharamunean, Zerubide joan da Joseba. Euria ari du eta utzi dio euriari bere burua bustitzen, blai-blai geratzeraino. Berdin dio, zorionez beterik dago. Etxera buletan, eszena asaldagarri bat ikusten du: atso bat, beltzez eta zatar jantzirik, loteria-paperak saltzen. Heriotza iradokitzen dion eszena. Eta atso harengana joan eta une horretan zeraman diru guztia eman dio. Bakea sentitu du. Pentsatzen du zein gaizki banatua dagoen dena: bera zorionez beterik, biziaz bdterik, eta atso hori ezer gabe, heriotzaren zain.
XXI. kapitulua
Hurrengo egunetan, Mirenen musuek asaldatu egiten dute Joseba. Ez du bakerik sentitzen, gehiago nahi du, eta ez da bere gorputza behar duena. Beste zerbait da. Miren zertan ariko ote den egoten da buruari bueltaka.
Belardi batean landare eta intsektuei begira geratzen da. Denak bizi-bizi, eta bera ere halxe sentitzen da, bizidun. Haiek ez dakite nora doazen, zein den euren helburua. Eta berak, haiek bezala, ba al daki?
XXII. kapitulua
Bestetango mutil harekin ikusi du Miren. Agurtu egin ditu, baino erotzeko zorian dago, heriotza ikusi balu bezala. Ez du ezer ulertzen, ziur baitago Mirene maitasun-aitortzak egiazkoak direla. Eta hura ere musukatu eta laztandu egiten badu? Gero etxera deitu dio Mirenek, samur, baina Josebak gogor hitz egin dio. Biharamunerako geratu dira. Josebak mutil horri buruzko guztia kontatuko diola espero du. Eta ez duela mutil horrekin berriz ere ikusi nahi, bestela harremana hautsi egingo du.
XXIII. kapitulua
Zerubidera iritsi eta hantxe zegoen zain Miren. Harengana hurbldu eta zaplasteko bat eman dio. Miren negarrez hasi da. Berehala damutu da Joseba, haren eskuak hartu ditu, besarkatu egin du. Musu eman. Barkamena eskatu dio. Dena alferrik. Mirenek kontatzen dio mutil horren izena Andoni Iturzaeta dela, aspalditik ezagutzen du, bien familiak ere ezagutzen dira eta. Mirenek badaki aspalditik mutila berarekin maiteminduta zegoela, mutilak ezer esaten ez bazion ere. Mutila soldaduskara joan da eta gutun batean maite zuela esan dio. Itzuli bezain laster, elkartu egin dira eta Mirenek egia esan dio, Josebarekin zebilela alegia.
Josebak ez daki nola konpondu gaizki ulertzea. Neskari laztan egiten dio, barkamena eskatzen dio behin eta berriz. Negarrez hasten da Joseba. Hemendik aurrera ez daki nola biziko den Miren gabe.
BIGARREN PARTEA: UDA
Joseba Leturiaren egunkariaren biltzaileak adierazten du ez duela aurkitu udako boladari buruz ezer idatzirik. Ziur dago bolada honetan zoriontsu izan zela, Mirenekin azkenean ezkondu zela. Izan ere, egunkariak triste gaudenean idazten da, tristura, atsekabea barru-barruraino sartzen zaigulako. Eta zoriona inoiz ez da erabatekoa, beti azalekoa da, edo iragankorra. Beraz, Leturia tristea ezagutzen dugu, baina Leturia zoriontsua ere izan zen, bere zoriona ezezaguna eta seugur asko erabatekoa izan ez bazen ere.
HIRUGARREN PARTEA: UDAZKEN
I. kapitulua
LANEAN (78 orrialde 142tik eginak)
Loturiko artikuluak
-
Agenda ezkutuaAgenda ezkutua pertsona edo talde batek burutzen duen jardueran besteentzat agerikoak edo publikoak ez diren baino hala ere zorrotz jarraitzen dituen helburu eta xedeen multzoa da, maiz erakundearen…
Elsa Scheelen, Txillardegi: laburpenaElsa Scheelen (batzuetan, oker, Elsa Schelen ere idatzia) Txillardegik (1929-2012) 1969an plazaraturiko eleberria da. Laburpena I kapitulua 1965eko urria da. Elsa de Potter-ek 28 urteko neska gaztea da,…