Elkartruke, trukaketa edo transakzio komertzialak (mertataritza-elkartruke, trukaketa edo transakzio ere deituak) bi agenteren arteko salerosketan dautzan trukeak dira, non eroslea eta saltzailea hurrenez hurren, produktu edo zerbitzu bat edo batzuk, bai azken kontsumorako, bai produkzio-prozesuetan erabiltzeko. Terminoa beste transakzio mota batzuekin kontrajarrita erabiltzen da, adibidez, finantza-transakzioekin, zeinetan agente batek finantza-funtsak jasotzen dituen, bereziki dirua, inbertsio bat egiteko. Merkataritza-trukeak salerosketa-kontratu batean zehazten dira, eta salerosketaren baldintzak ezartzen dira bertan, betiere arau-esparru jakin baten barruan. Nazioarteko merkataritzan, merkataritza-trukeek inportazioen eta esportazioen forma hartzen dute, eta bolumen globala jarduera ekonomikoaren adierazlea da.