Elkartruke-terminoak
Ekonomian, elkartruke-terminoak herrialde bateko esportazioen prezioek inportazioen prezioekin duten erlazioa da, herrialde bateko lehiakortasuna neurtzeko erabiltzen dena. Esportatutako produktuen prezio-indizea inportatutako produktuen prezio-indizearekin zatituz kalkulatzen da. Zatiketa hori jaisten badoa urtetan zehar, esportatutako produktuak gero eta merkeagoak, edota inportatutako produktuak gero eta garestiagoak direla (edo biak batera) esan nahi du, eta ondorioz herrialdea lehiakortasuna galtzen ari dela. Beste hizkuntzetan: ingelesez, terms of trade; gaztelaniaz, términos de intercambio.