Euskal Herriko historia politikoan, euskal oasia (gaztelaniaz, el oasis vasco) Euskal Herria, edo mugatuago Euskadi (Gipuzkoa, Bizkaia eta Araba), Espainiatik politikoki eta sozialki bereizteko ekimen eta ahaleginen multzoa…
Elhuyar anaiak, hain zuzen Joan Jose Elhuyar Zubize (1754-1796) eta Fausto Elhuyar Zubize (1755-1833), euskal kimikariak izan ziren, bereziki wolfram elementu kimikoa bakartzeagatik ezagunak. Garaiko euskal ilustrazioaren ordezkari nabarmenenak dira, Euskalerriaren Adiskideen Elkartearen eta Bergarako Errege Mintegiaren baitan. Biak Logroñon jaio arren, guraso lapurtarrak zituzten eta Parisen egin zituzten kimika eta mineralogia ikasketak. Ikasketak Suedian sakondu zituzten biek. 1783 urtean bi anaiek wolframa bakartzea lortu zuten eta horregatik dira bereziki ezagunak. Hortik aurrera ibildide desberdinak jarraitu zituzten. Juan Jose Kolonbiako meategi batzuetan lanean hasi zen eta inguru horretan espedezio zientifiko batzuk egin zituen 1896an hil zen arte. Anaia Fausto Bergarako Mineralogia Mintegiaren arduradun izan zen hasiera batean, baina gero Espainia Berriko (egun, Mexiko) meatzaritza erakundeko zuzendaria izendatu zuten, eta mintegi bat ere sortu zuen han, Suedian egon zeneko esperientzietan oinarrituz. 1833 urtean hil zen Madrilen.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.