Ekozentrismoa


KategoriakEkologia

Ekozentrismoa natura, izaki bizidunen eta jatorrizko materia bizigabearen loturiko multzo gisa, hau da, sistema ekologiko gisa, munduaren zutabetzat hartu eta erdigunean jartzen duen ikuspegia da. Horren arabera natura babes-subjektu izan behar da, antropozentrismoa edo natura gizakiak ustiatzen duen eta bere probetxurako erabiltzen duen ikuspegia gaindituz. Ekozentrismoak ez du baztertzen giza existentzia, areago natura gizadiarentzat ere existitzen dela aldezten du, gizakia naturaren zati kontziente eta eragile denez, baino naturak gizakiaren azpitik ez dagoen berezko balioa duela baieztaturia. Ekozentrismoa kontzeptu teoriko gisa Arne Naess filosofo norvegiarraren eskutik garatu zen. Eragina izan du natura zuzenbideko subjektutzat hartzerakoan eta oinarri teorikoa izan da ekologia sakonerako.

Ikus, gainera

201 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.