Biozentrismoa


KategoriakFilosofia

Biozentrismoa izaki bizidun guztiekiko begirunearen beharra baietzatzen duen jarrera etiko eta morala da, gizakia beste izaki guztien gainetik jarri behar dela aldezten duen antropozentrismoaren aurkakoa. Bi aldaera bereizten dira biozentrismoan: biozentrismo gogorrak izaki bizidun guztiak maila berean jartzen ditu, biozentrismo bigunak izaki bizidunak modulatu edo mailakatu egiten dituen bitartean. Ekozentrismoarekin loturiko kontzeptua da, baina ekozentrismoan zaindu beharreko entitate morala natura den bitartean, bere osotasunean, biozentrismoan izaki oro, bere banakotasunean, da errespetatu beharrekoa. Bi ikuspegien ondorio etikoak berdintsuak direla dirudien arren, badira talak puntu nabarmenak bien artean: ekozentrismoan izaki bizidunak beraien artean trukagarriak direla ondoriozta daiteke (eta beraz, akabatu egin daiteke bat, beste bat babesteko), biozentrismoan ondorio hori guztiz baztertzen den bitartean.

202 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.