Ekonomia urdina


KategoriakEkologia

Artikulu honek ekonomia urdina ekonomia zirkularraren aldaera gisa lantzen du. Badago beste adiera bat ekonomia urdina itsasoarekin loturiko ekonomia iraunkorrarekin loturik.

Gunter Pauli belgiar ekonomialariak (1956-) The Blue Economy: 10 years – 100 innovations – 100 million jobs (2010) lanean proposatua, ekonomia urdina naturako prozesuak erreproduzituz garatzen den ekonomia zirkularraren aldaera da, horrela zirkulartasuna kostu txikiekin garatzea ahalbidetu eta munduko gizaki guztientzat eskuragarri egiten duena. Ekonomia zirkularra baino haratago joaz, hondakinak minimotzea, birziklatzea muturrera eraman eta tokiko kontsumoa bultzatzea lehenesten ditu. Paulik berak aitortzen duenez, ekonomia urdinak guztion inplikazioa, ardura eta antolakuntza eskatzen duen ekonomia modua da, estatuetatik zuzendu eta bideratzen ekonomia berde eta zirkularra ez bezala.

Artikulu hau honela aipatu: Sarasola, Josemari, "Ekonomia urdina"; Gizapedian, 30 ekaina, 2022, /ekonomia-urdina/.

 

217 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.