Ekonomia estatikoa denbora kontuan hartzen ez duten eredu ekonomikoen ikuspuntua da. Ekonomia dinamikoak, berriz, aldaketa ekonomikoak nola gertatzen diren aztertzen du, orekara heldu arte. Beste alde batetik, ekonomia…
GizapediaEkonomia positiboa eta ekonomia normatiboa ekonomiari buruzko adierazpen eta proposizioak egitean, eta orokorrean ikerketa ekonomikoa egitean, bereizten den bi ikuspegi dira. Ekonomia positiboaren ikuspegia ekonomiari buruzko proposizio objektibo, faktual eta egiaztagarriak (eta beraz, zientifikoak) eratzen dituen hura da, ekonomia nolakoa den eta nola funtzionatzen duen azaltzen duena, datu ekonomikoak jasoz eta haietatik eredu zientifikoak eratu eta aurresan zehatzak eginez (ikus, ekonometria). Ekonomia normatiboan berriz, ekonomia nolakoa izan beharko litzatekeen, nola aldatu behar den, aztertzen da, eta iritzi subjektiboekin lotzen da beraz. Orokorrean, politika ekonomikoak ekonomia positiboaren eta normatiboaren ikuspegiak bateratzen ditu: adibidez, langabezia-tasa Euskal Herrian %10 delarik (proposizio positiboa), langabezia murrizteko lana banatu beharko litzateke (proposizio normatiboa).
Ekonomia positiboaren eta normatiboaren arteko bereizketa ekonomiaren izaera zientifikoarekin dago loturik eta eztabaidatsua izan da historian zehar. Ekonomiaren legeak konstanteak eta mugiezinak direla baieztatzen dutenak ekonomiaren ikuspegi positiboa dute, eta ekonomia fisika bezalako zientzia izan daitekeela aldeztu. Ekonomia historian zehar aldatzen dela baieztatzen dutenek, berriz, zirkunstantzia kultural, politiko, sozial eta ideologikoen arabera, ekonomiaren izaera normatiboa jarraitzen dute.

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.